Pauso txiki bat

Pauso txiki bat emon da gaurkuen Durangoko udaletxeko plazan.  San Fausto egunez dantzari guztixek dantzari dantziaz disfrutetako aukerie euki dabe lehengoz. Lehen pausue emon da gaur, baina ezta azkena izengo, gaur erein dan hasixek oraindik loratu biher dau ta.

Gaurko egunek hausnarketa bat merezi dau:

                Egokixek izen die dantzarixek erun dabezen erropak?  Edota beste erropa bat diseinatu eta sortzie hobeto litzateke beste talde batzutan hartu daben bidie jarraituz?  Prakak erabili beharrean gonak? Ala bixek akaso?

                Eta zer gertatzen da oin artien dantza mixtuek izen dienekaz? Bertan dantzari guztixek parte hartzeko aukera izen daben arren genero bereizketa erropetan isladatute geratzen da. Dantza hauek be egokitu ta genero bako dantzarixek dantzatu beharko leukiez?

Beraz,  zer hobetu badau ondio. Halan da be, gaur Durangon emon dan pausuek etorkizunerako bidiek zabalik itxi dauz. Gaur durangon bizitakuaz Ixone Aroma dantzarixen hitzek hemen;

“Egun handidxe gaurkue, lehenengoz dantzari guztiok euki dogu Dantzari dantzie eitteko aukerie Durangoko plazan. Atzetik etorriko dienari bidie zabaldute, trankil lo ein geinke, ez daittezela alperrekuek izen gaurko nerbidxo guztiek… Hurrenguen gehidxau eta hobeto, aurten ‪#‎beraiekbezaingaizki 😉 ez da gitxi, bada zozer. Garazi Sarrionandia eskerrik asko eskutik heltziarren, zentzu guztietan eta Aritz Lasarguren, burukomin eta letxe txarrak ahaztute, gozatu lortutekuegaz, neurri handi baten zeuri esker izen da eta! ”

ixone_erregelak ixone_erregelak2 banango_zaharratxotxongiloa
agintariena

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s