AUREO

Dantzaz konpainiak “AUREO” ikuskizun berria plazaratuko dau asteburu honetan. Ikuskizun honetako sorkuntzan, Lasala konpainiako Judith Argomaniz eta Jaiotz Osa aritu dira koreografo lanetan.

“Aureo bost pieza koreografikoz egindako programa da: bost dantza «dastaketak», nazioartekokalitatezkoak, edozein publikorako gozagarriak: bai eskarmentudunak, baita berrientzako ere. Dantzazekbere «Urrezko Proportzioa»-ren bila dabil: publiko eta sormenen arteko proportzioaren bila: kalitatea etahurbiltasuna; eszelentzia eta espektakulua, sortzaile handiak eta sormen handiak edozien publikorako etaedozein espazioan egitekoak».

Publiko eta sormenaren arteko harremanak estutzearen bidean, Dantzaz eta Donostia Kulturak aukera paregabea eskeintzen dizute: Aureo ekoizpenaren prozesua barnetik ezagutzeko, bost koreografien zatiak ikusteko, eta konpainiaren zuzendari eta dantzariekin solasaldian aritzeko parada.

Oharra: ekitaldi honetan parte hartuz gero, Aureo emanaldirako bi sarrera baten prezioaren truke lortuko duzu. Gonbidapenak hilaren 12tik aurrera banatuko dira Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan.”

Advertisements