Musikairen KUKAI & LASALA

Domeka hontan, hilak 19 arratsaldeko 19:oo Kukai eta Lasala dantza konpainien ikuskizunak ikusgai egongo die Elorrixoko plazan, Musikaire Udako jaialdiaren programaren barruen.

Aukera paregabie bi konpainia hauen azken ikuskizunak ikusteko:

“Sorbatza” Kukai dantza / Iraupena: 20 min.

“SORBATZA oreka berrezarri nahi duten lau gizonezkoen arteko errituala da. Gerra sinbolo bat, bakea eraikitzeko; bizitzaren sinbolo bat heriotzari konjurua egiteko”

“Nahiz eta nekatuta, lehertuta, akituta, jota, mareatuta… egon; beso, hanka eta bizkarra zizko eginda izan eta birikak, aurkitu ezinda nabilen hitz bat garrasi egiteaz, erabat hustuta izan… badakit harrotasun kontu bategatik zutik jarraituko dudala.”

Zuzendaria: Jon Maya
Koreografoak: Damián Muñoz eta Virginia Garcia
Dantzariak: Alain Maya, Eneko Gil, Jon Maya, Ibon Huarte
Musika: DZ (Zigor Lanpre)
Produkzioa: Kukai Dantza Konpainia
———————————————————————————

“Lauesku” Lasala konpainia / Iraupena: 18 min.

LAUESKU 22 gogoetarako deia da, honako honi buruz: zergatik men egin naturaltasun eta menpekotasun osoz ezarriak zaizkigun arau, ohitura, erregela eta inposaketei, eta zergatik onartu auzitan jarri gabe aurrez eman zaizkigun soluzioak eta erantzunak.

Hizkuntza koreografikoak konformidadea eta enfrentamendua ikertzen ditu, aurrean aurkitzen ditugun inguruabarrei emandako erantzuna diren aldetik eta hortik datozen ondorioak ere aztertzen ditu.

Pilota-partida baten bitartez hainbat egoera azaltzen dira jokoaren arauak auzitan jartzeko, ezarrita dagoena ez baita lehentasuna duena.

Zuzendaritza eta koreografia: Judith Argomaniz
Dantzariak: Jaiotz Osa, Itxasai Mediavilla, Judith Argomaniz
Musika: David Holmes, Eddie Vedder, Antonio Vivaldi

——————————————————————————-

“Gelajauziak” (fragmets) Kukai dantza / Iraupena: 25 min.

Dantza tradizionala eta kontenporaneoaren uztartzearen bitartez mugimendu berri bat sortu dute Cesc Gelabert kataluniar koreografo ezagunak, Jon Mayak eta Kukai Konpainiako dantzariek.

Proiektu honen oinarria bi gizarte dantza dira: Gipuzkoako soinu-zarrak eta Lapurdiko dantza-jauziak. Mugatik alde ezberdinetan jaio ziren bi dantza, belaunaldietan zehar gugana iritsi direnak. Bi horien nahasketaz sortzen da Gelajauziak. Ikuskizun honek, lengoai koreografiko berri, bizi eta orijinal bat aurkezten du.

Zuzendaria: Jon Maya
Koreografoa: Cesc Gelabert
Dantzariak: Alain Maya, Eneko Gil, Jon Maya, Ibon Huarte, Urko Mitxelena
Musika: Sabin Bikendi eta Xabier Erkizia
Produkzioa: Kukai Dantza Konpainia

Kukairen Gelajauziak ikuskizunaren aurkezpen bidixue ikusi leikezue hemen, aurtengo bi MAX sari jaso dabez lan honengaittik.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s