Pontxera

Marisa Barrena-k durangon.com astekarian idatzitako iritzixe dakartzuet gaurkuen, bertan duela 207 urte Durangar emakume batek , la “ponchera” ezizenduna, azpeitian eindako dantza saio baten inguruen dihardu.Hona Marisan hitzek:

Orain dela zenbait urte, dantza mundura hurbiltzen hasi nintzenean, “la mujer no ha bailado, ha sido bailada” entzun eta irakurri nuen. Harrezkero buelta ugari eman diot esaldi horri, harik eta, besteak beste, PONTXERA aurkitu arte.

Antza denez Aita Donostiarena da emakumeek dantzatu ez duelako esaldia eta gaur egungo folklore adituren bati ere irakurri izan diot, dena den emakumeek dantza egin duten hainbat eta hainbat informazio dugu.

Oraintsu Oier Araolazari “la ponchera”ren aipamena entzun nion eta liburuak arakatzen hasita Juan Ignazio de Iztuetaren Danzas de Guipúzcoa- Gipuzkoa´ko Dantza Gogoangarriak (1895) liburuan honakoa aurkitu nuen, hitzez hitz:

El año de 1806 en la plaza de Azpeitia, el día siguiente de San Ignacio, una joven, llamada la ponchera de Durango, sacó una danza de mujeres, hermosa y de finos modales; la joven bailó con extraordinaria agilidad y belleza, y don Agustín Martin de Altuna, que a la sazón era alcalde de Azpeitia, le entregó una moneda de diez escudos, porque con su actuación había honrado a la plaza azpeitiana.

“Agur eta ohore pontxera anderea”. Ez dut lortu pontxera goitizeneko emakume horren izenik Durangoko artxiboetan. Lastima! Dena den Iztuetaren azalpen honek argi uzten du gure aurretiko emakumeek kanpo-errietan ere dantzatzen zutela.

Orain dela 207 urte durangar batek Azpeitian dantzatu eta goraipatua izan zela jakiteak, ondorengoa gogoeta dakarkit: izan zirelako gara, garelako izango dira.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s