Euskal herriko dantza txapelketa

Bada astebete inguru Haizea Ormaetxea eta Lander Campos nagusitu ziela Seguran ospatu zan Euskal herriko dantza solteko txapelketan. Pare bat bidixo dakartzuetaz gaurkuen, batien bikotiek eskainitako dantza saiue dekozue ikusgai eta bestien bikotieri txapelketie irabazi ostien ein zotzien elkarrizketie. Zorixonak Bikote!!

Bidixo honek ikustiek hainbat burutapen ekarri doztez burue; alde batetik asko poztu naz, euskal herriko dantzak inddartsu jarraitzen dauen seinale dalako, baitte bizkaitarrak be gipuzkoarrak nagusi ei dien dantza sueltuen maila ona erakusteko gai garelako eta azkenik eitb-n behingoz (ez baita askotan holan izeten) euskal dantzen mundue notizi izen dalako.

Bestalde, gogoeta txiki bat nire aldetik…izen be, txapelketen mundue ez jate oso zehatza iruditu iñoz. Ezta erreza dantza pausuei puntuaziñue ezartie eta are gatzau deritzot, eskualde desberdinetako dantza estilo desberdinek, txapelketa berien nahastu, eta guztixek eskeitzen dabien saiueri objetiboki zenbaki (puntuazio) bat ezartzie. Honek dantzak betidanik eskaiñi dabezan bariaziuetatik urrun, estilo guztixek homogeneizatzera darue. Horrenbeste homegeneizatu biher ze, bizkaittarrak “Euskal Herriko” dantza suelto txapelketan gipuzkoar erara dantzatu behar izen baitabe. Eztiñot nik bizkaitarrok gipuzkoar eran dantzatu biher eztogunik, alan nahi izenda gero, baina txapelketa irabazteko asmue izen ezkero gipuzkoar erara dantzatzie beharrezkue bada ez zan hobe izengo “Euskal herriko Gipuzkoar erako dantza solteko txapelketa” deituko bazan?

Norberen herriko estilo eta joeren aldekue izen arren, txapelketek badekie bere alde positibue, dantzarixek inddartsu, sendo, eta etengabe hobetzeko griñagaz mantentzen laguntzen dauz. Baina folklore anitz eta aberatsa dekon herri batien bizi garela kontuen izenda, dantzen homogenizazio honekaz kontuz ibili bierra dekogula deritzot.

Advertisements

4 thoughts on “Euskal herriko dantza txapelketa

  1. Euskera bezela, euskal dantza etxetik etxe oso ezberdina da. Ados nago esaten dezunarekin. Aukeran nik nahiago det dantza hauek ez homogeneizatzea, abesrastasuna baitago ta hori galtzerik ez degu nahi. Ez al da egiten Bizkaiko aurreskulari txapelketa alde batetik eta Gipuzkoako dantzari txapelketa bestetik? Hori dantza ezberdinak direlako da, ta beridn izan beharko luke dantza sueltoekin. Horrek ez du esan nahi bizkaitar batek gipuzkoakoan ezingo duenik dantzatu edo alderantziz, kontrakoa, ongi etorriak izango lirateke, baina noski, gipuzkoako txapelketan gizpuzkoako solte dantzak in beharkolira ta alderantziz.

  2. Irakurri barik neukon zure iritzia Oier, baina pozten naz nire antzeko ikuspuntue dekon dantzari gehixau badauzela hortiksier.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s