AKADANTZ-kaleko dantza lehiaketa

Zapatu honetan hilak 2, Elorrixoko Arriola antzokixen arratsaldeko 18:00tan kaleko dantza lehiaketa ospatuko da urtero bezala. Hemen emanaldiari buruzko informazioa:

AKADANTZ – Kaleko dantza lehiaketa

AKADantz BREAKONSTAGE jaialdiaren aurreko jarduera da. Helburua tokiko hiri-dantzaren egoera sustatzea da. Irabazleak Europan garrantzia handia duen BREAKONSTAGE jaialdian dantzatuko dira.

AKA Dantz hiri-dantzen (funky, house, Urban dance, hip-hop, Break-Dance, Locking, Popping…) lehiaketa-erakusketa da, Arriola Antzokian ospatzen dena eta gazteei eta amateur mailako dantzariei zuzenduta dagoena.

Dantza honen diziplinak entsegu ordu asko eskatzen du, akademietan zein lagun artean modu autodidaktan, hortaz, lehiaketa-erakusketa hau hiri-dantzareriko zaletasun bera duten gazte askorentzako topalekua da. Taldeek haien artean harremanak egiten dituzte, ezagutzak partekatzen dituzte… eta primeran pasatzen dute. Helburu nagusia taldeak lan egiten segitzera bultzatzea eta animatzea da, horrexegatik Arriola Antzokitik euren lanak antzokia bezalako inguru eszeniko batean erakusteko aukera ematen zaie.

Baloraziorako irizpide nagusiak dira:

– Originaltasuna, sormena eta koreografiak burutzeko trebezia.
– Musika sinkronia.
– Talde lana. (Taldeen osaketa 2 eta 6 gazte artekoa izan daiteke).
– Markatutako iraupenera doitzea: hiru minutu gutxi gorabehera.

Gazteak dantza ildo berriak sortzen ari dira. Haiek dira sortzaileak, AKADantz-en protagonistak. Elorrioko Udalak eta Diputazioak Arriola Antzokian jaialdi hau aurrera atzeratzeko beharrezkoak diren baliabideak jartzen dituzte.

Lehiaketaren inguruko informazioarekin montatutako bideoa:

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s